Breathing a vein, bena ebakiz egindako odol-ateratzea erakusten duen karikatura da. James Gillray, 1804[1]
Medikuntza heroikoa, agortze heroikoaren teoria ere deitua, metodo terapeutiko bat zen. Tratamendu zorrotzekin, odol-ateratze, purga eta izerditzeak gomendatzen zituen, gorputzaren shockaren bitartez, desoreka humoralari aurre egin eta oreka berria lortzea zuen helburu. Medikuntza Heroikoaren Aroan (1780–1850) praktika mediko ortodoxoaren buru izatera iritsi zen,[2] XIX. mendearen erdialdean baztertu zen arte, tratamendu leunagoak eraginkorrago agertu zirelako eta tratamendu aringarrien ideia garatzen hasi zelako.[3]